Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 26 de otsaila de 2021, Zk. 49

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Hitzarmena, Espainiako Erresumaren eta Japoniaren artekoa, errentaren gaineko zergen inguruko zergapetze bikoitza ezabatzekoa eta saiheste fiskala eta ihes fiskala prebenitzekoa, eta dagokion protokoloa, Madrilen eginak, 2018ko urriaren 16an.

BARNE MINISTERIOA

  • INT/161/2021 Agindua, otsailaren 24koa, agindu honen indarraldia luzatzen duena: INT/657/2020 Agindua, uztailaren 17koa, zeinaren bidez COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren ondorioz eta ordena publikoko eta osasun publikoko arrazoiengatik aldatu egiten baitira beste herrialde batzuetatik Europar Batasunera eta Schengengo Hitzarmenari atxikitako herrialdeetara egin nahi diren eta beharrezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murrizteko irizpideak.

  • INT/162/2021 Agindua, otsailaren 25ekoa, zeinaz luzatzen baitira COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta Portugalekiko lurreko barne-mugan berrezarritako kontrolak.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

  • 83/2021 Errege Dekretua, otsailaren 9koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 227/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, zeinaz oliba-olio birjinaren dastatzaile-taldeek betebeharreko oinarrizko araudia ezartzen baita.

  • 84/2021 Errege Dekretua, otsailaren 9koa, zeinaz oinarrizko arauak ezartzen baitira oliba-olioaren merkaturatzea arautzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1308/2013 Erregelamenduaren 167 bis artikulua aplikatzeko.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • PCM/163/2021 Agindua, otsailaren 22koa, zeinaz Guardia Zibilaren langileen sufragio aktiboko eskubidea arautzen baita segurtasun nazionalarekin loturiko aparteko egoeretan daudenean botoa postaz eman ahal izan dezaten hauteskunde-prozesuetan.

  • PCM/164/2021 Agindua, otsailaren 24koa, zeinaz Ministro Kontseiluaren 2021eko otsailaren 23ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horren bidez, Ministro Kontseiluaren 2020ko abenduaren 22ko eta 2021eko otsailaren 2ko erabakiak luzatzen dira, zeinek aparteko neurriak ezartzen baitituzte COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko: lehenak Erresuma Batuaren eta Espainiako aireportuen eta portuen arteko zuzeneko hegaldiak eta bidaiari-ontziak mugatuz eta bigarrenak, berriz, Brasilgo Errepublika Federaleko eta Hegoafrikako Errepublikako aireportuen eta Espainiako aireportuen arteko hegaldiak mugatuz.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril