Ebazpena, 2021eko martxoaren 9koa, Ogasuneko Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez jarraibideak ematen baitira garraio publikoaren zerbitzuari dagokionez toki-entitateek eman behar duten informazioari buruz.
APA/221/2021 Agindua, martxoaren 8koa, zeinaren bidez honako hau aldatzen baita: APA/204/2019 Agindua, otsailaren 21ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Kontratazio Batzordea eta Idazkariordetzaren, Nekazaritza eta Elikaduraren Idazkaritza Nagusiaren eta Arrantzaren Idazkaritza Nagusiaren Kontratazio Mahaia sortzen eta arautzen dituena.
PCM/222/2021 Agindua, martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez Ministro Kontseiluaren 2021eko martxoaren 9ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horren bidez, Ministro Kontseiluaren 2020ko abenduaren 22ko eta 2021eko otsailaren 2ko erabakiak luzatzen dira, zeinek aparteko neurriak ezartzen baitituzte COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko: lehenak Erresuma Batuaren eta Espainiako aireportuen eta portuen arteko zuzeneko hegaldiak eta bidaiari-ontziak mugatuz eta bigarrenak, berriz, Brasilgo Errepublika Federaleko eta Hegoafrikako Errepublikako aireportuen eta Espainiako aireportuen arteko hegaldiak mugatuz.
146/2021 Errege Dekretua, martxoaren 9koa, honako errege-dekretu hauek aldatzen dituena: 139/2020 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Ministerioetako departamentuen oinarrizko egitura organikoa ezartzen duena, eta 734/2020 Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 11koa, Osasuneko Estatu Idazkaritzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak 2021eko San Jose eguna eta Aste Santua direla-eta COVID-19ari aurre egiteko adostu dituen jarduera koordinatuak deklaratzeari buruzko erabakia.
15/2021 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Madrilgo Erkidegoaren lehendakariarena, Madrilgo Biltzarra desegitekoa eta hauteskundeetara deitzekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril