INT/229/2021 Agindua, martxoaren 8koa, zeinaren bidez ezartzen baita zer prozedura bete behar den ibilgailuen azterketa teknikoaren emaitza idaztearen ondoriozko tasa zergadunaren ordezko subjektu pasiboek ordaintzeko.
INT/230/2021 Agindua, martxoaren 13koa, zeinaz eusten baitzaie COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela-eta Portugalekiko lurreko barne-mugan berrezarritako kontrolei.
Ebazpena, 2021eko otsailaren 22koa, Trafiko Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaren bidez Sarbide Puntu Nazionala sortzen baita; sarbide-puntu horretan, bide-segurtasunarekin zerikusia duen gutxieneko trafiko-informazio unibertsala eskura daiteke, eta trafikoaren informazio-zerbitzuak denbora errealean jaso.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 8koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, Kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 8koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, zeinaz 8 kg edo gehiagoko eta 20 kg baino gutxiagoko edukierako ontzietan ontziratutako petrolio-gas likidotuen gehieneko salmenta-prezio berriak argitaratzen baitira, zergak aplikatu aurrekoak, petrolio-gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahaste-ontziak kanpoan utzita.
150/2021 Errege Dekretua, martxoaren 9koa, 2021-2024ko aldirako Estatistika Plan Nazionalaren 2021eko Urteko Programa onesten duena.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 11koa, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluarena, Batzordearen Barne Araubidearen Erregelamendua aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril