JUS/288/2021 Agindua, martxoaren 25ekoa, Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalari substantzia eta nahastura kimikoak jakinarazteko prozedura arautzen duena.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 26koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren eremuko tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
APA/289/2021 Agindua, martxoaren 22koa, animalien osasun-zerbitzuek mugan egin beharreko albaitaritza-kontrolen menpeko partidak ezartzen dituena.
ETD/290/2021 Agindua, martxoaren 18koa, «Burgosko Katedrala eraikitzen hasi zeneko 800. urteurrena» bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.
ETD/291/2021 Agindua, martxoaren 18koa, «Munduko Itzuliaren V. Mendeurrena» izeneko III. serieko bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.
SND/292/2021 Agindua, martxoaren 26koa, Espainiara lurretik iristen diren eta Frantziatik datozen pertsonentzako osasun-kontrolerako neurriak ezartzen dituena.
15/2020 Lege Dekretua, abenduaren 29koa, enpresen jarduera suspertzeko laguntza-programa bat onartzen duena eta maiatzaren 8ko 9/2020 Lege Dekretua aldatzen duena (9/2020 Lege Dekretua, maiatzaren 8koa, zeinaz Extremadurako berme-sistema indartzeko dirulaguntza bat onartzen baita, autonomoentzako eta enpresentzako finantza-laguntzak ezartzen baitira eta jendaurreko ikuskizunen eta aisialdiko jardueren eta ondare historiko eta kulturalaren arloan neurriak hartzen baitira COVID-19aren ondorio txarrei aurre egiteko).
1/2021 Legea, otsailaren 19koa, Laguntzarako txakurren otsailaren 21eko 1/2014 Legea aldatzen duena.
1/2021 Lege Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, 2021eko zerga-ekitaldirako ezohiko eta presako neurriak onartzen dituena Balear Uharteetako egonaldi turistikoen gaineko zergaren eta ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren esparruan, gizarte-errenta bermatuaren arloari eta administrazio-jardueraren beste sektore batzuei dagokienez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril