242/2021 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, honako hau aldatzen duena: 399/2020 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, Gobernuaren Ordezko Batzordeak ezartzen dituena.
243/2021 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, honako hau aldatzen duena: Tributu-kudeaketa eta -ikuskaritzako jardun eta prozedurei buruzko eta tributuen aplikaziorako prozeduretako arau erkideak garatzeko Erregelamendu Orokorra —uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak onartua— Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 25eko (EB)2018/822 Zuzentarauaren transposizioa egiteko. 2018ko zuzentarau horrek 2011/16/EB Zuzentaraua aldatu zuen komunikatu beharreko mugaz gaindiko mekanismoak direla-eta fiskalitatearen eremuko informazioa automatikoki trukatzeko betebeharrari dagokionez.
HAC/320/2021 Agindua, apirilaren 6koa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren ondoriozko zerga-zorra ordaintzeko ezohiko zatiketa ezartzen duena, 2020. urtean Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedienteei lotutako prestazioen onuradun izan direnentzat.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 24koa, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiarena, akordio hau argitaratzen duena: Ministro Kontseiluaren 2021eko martxoaren 23ko Akordioa, 1997ko Programaren, 1996-1999 Etxebizitza Planaren, 2002-2005 Etxebizitza Planaren eta 2005-2008 Etxebizitza Planaren esparruan emandako mailegu kualifikatu edo hitzartuetarako indarrean dauden urteko interes-tasa efektiboak berrikusi eta aldatzen dituena.
244/2021 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, zeinaren bidez Nekazaritzako Kauzioaren Estatu Sozietate Anonimoa EMSren (SAECA) abalak eskuratzeko dirulaguntzen oinarriak ezartzen baitira, nekazaritza-ustiategien titularrentzat edo zerbitzuetako enpresentzat, nekazaritzako makinen erosketa finantzatzeko maileguak bermatu ahal izateko; eta zeinaren bidez Nekazaritzako Makinen Karakterizazio eta Erregistroari buruzko martxoaren 10eko 448/2020 Errege Dekretua aldatzen baita.
245/2021 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Pablo Picassoren Heriotzaren 50. Urteurrena Ospatzeko Batzorde Nazionala sortu eta arautzen duena.
Ebazpena, 2021eko martxoaren 30ekoa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Unibertsitate Politikari buruzko Konferentzia Nagusiaren 2021eko martxoaren 29ko Akordioa argitaratzen duena; akordio horren bidez, gaitzeko masterren lehen matrikularen prezioak 2022-2023 ikasturterako graduko lehen matrikulako batez besteko prezioekin parekatzea ezartzen da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril