3/2021 Legea, apirilaren 12koa, Lan-arloan neurri osagarriak ezartzen dituena COVID-19aren ondorioak arintzeko.
4/2021 Legea, apirilaren 12koa, zeinaz berreskuratzeko baimen ordaindu bat arautzen baita besteren kontura diharduten eta funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten langileentzat, COVID-19aren kontrako borrokan biztanleriaren mugikortasuna murrizteko asmoz.
5/2021 Legea, apirilaren 12koa, zeinaz aldatzen baitira uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategina eta beste finantza-arau batzuk sozietate kotizatuetako akziodunen epe luzerako inplikazioaren sustapenari dagokionez.
Zuzenketa, 2017koa, Abiadura handiko itsasontzietarako nazioarteko segurtasun kodeari (NGV Kodea, 2000) 2017ko ekainaren 15ean Londresen egina MSC.424(98) Ebazpenaren bidez.
Behin-behineko aplikazioa, batetik Europako erkidegoen eta estatu kideen eta bestetik Tunisiako Errepublikaren arteko elkarte bat eratzen duen euromediterranear akordioaren protokoloarena, Kroaziako Errepublika Europar Batasunari atxiki izana kontuan hartzearren. Protokolo hori Bruselan egin zen 2020ko uztailaren 27an.
Zuzenketak, 2017koak, Abiadura handiko itsasontzietarako nazioarteko segurtasun kodeari (NGV kodea, 1994) 2017ko ekainaren 15ean Londresen eginak MSC.423(98) Ebazpenaren bidez.
Zuzenketak, 2018koak, Abiadura handiko itsasontzietarako nazioarteko segurtasun kodeari (NGV kodea, 1994) 2018ko maiatzaren 24an Londresen eginak MSC.438(99) Ebazpenaren bidez.
Preskripzioak, honako hauei buruzkoak: salbamendu- eta erreskate-txalupen, ur gainean jartzeko gailuen eta askatzeko aparailuen mantentze-lanei, azterketa zehatzei, funtzionamendu probei, gainbegiraketei eta konponketei buruzkoak. Preskripzio horiek Londresen egin ziren 2016ko maiatzaren 19an MSC.402(96) Ebazpenaren bidez.
Salgai Arriskutsuen Nazioarteko Errepide Garraioari buruzko Europako Akordioaren (ADR 2021) A eta B eranskinen testu zuzendua, salgai arriskutsuen garraiorako Nazio Batuen EBE Europarako Batzorde Ekonomikoaren lantaldeak 105., 106. eta 107. saioetan onartutako zuzenketekin idatzia.
HAC/342/2021 Agindua, apirilaren 12koa, zeinaren bidez eredu hauek onartzen baitira: 234 eredua, «Plangintza fiskalaren mugaz haraindiko zenbait mekanismoren informazio-aitorpena»; 235 eredua «Mugaz haraindiko zenbait mekanismo merkaturagarri eguneratu izanaren informazio-aitorpena»; 236 eredua, «Plangintza fiskalaren mugaz haraindiko zenbait mekanismo erabili izanaren informazio-aitorpena».
Ebazpena, 2021eko apirilaren 8koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Zergak Kudeatzeko Sailarena, Aitortu behar den plangintza fiskalaren mugaz haraindiko mekanismoen esku-hartzaileen eta partaideen arteko komunikazioetarako ereduak onartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril