8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen baitira desgaitasuna duten pertsonei gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko.
PCM/542/2021 Agindua, maiatzaren 31koa, abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren III. eranskina aldatzen duena; errege-dekretu horrek Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen du, ingurune-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez.
Ebazpena, 2021eko maiatzaren 31koa, Idazkariordetzarena, beste ebazpen hau argitaratzen duena: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzak eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak elkarrekin emana, Unibertsitatera sartzeko Batxilergoko ebaluazioaren egokitzapen berriak ezartzen dituena, lurralde nazionaletik kanpo dauden Espainiako zentroen, atzerriko hezkuntza-programen, nazioarteko programen, atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleen eta urrutiko irakaskuntzaren behar eta egoeretara egokitzeko, bai COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-egoeraren ondorioz eta bai pandemia gelditzeko herrialde haietako agintariek hartutako neurrien ondorioz sortu diren horietara, 2020-2021eko ikasturterako.
ETD/543/2021 Agindua, maiatzaren 25ekoa, «Lepantoko batailaren 450. urteurrena» bildumako txanponak jaulki, egin eta zirkulazioan jartzea erabakitzen duena.
5/2021 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena.
6/2021 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikulua aldatzen duena.
8/2021 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa.
4/2021 Foru Lege Dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril