9/2021 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Europako Fiskaltza sortzeko Lankidetza Indartua ezartzen duen Kontseiluaren 2017ko urriaren 12ko (EB) 2017/1939 Erregelamendua aplikatzekoa.
9/2021 Legea, uztailaren 1ekoa, Sierra de las Nieves Mendilerroa Parke Nazional izendatzekoa.
Ebazpena, 2021eko ekainaren 21ekoa, Aire Segurtasunerako Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, COVID-19aren pandemiari dagokionez aireko bidaiariak eta abiazioko langileak kudeatzeko gidalerro operatiboak eguneratzen dituena.
402/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 237/2000 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, Elikagaiak tenperatura erregulatua dutela lehorretik garraiatzeko ibilgailu bereziek bete beharreko zehaztapen teknikoak eta zehaztapenekin bat datozen kontrol-prozedurak ezartzen dituena.
403/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, erregelamendu hauek aldatzen dituena: Landare Lorpenak Babesteko Erregelamendua, urriaren 21eko 1261/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia, eta Barietate Komertzialen Erregistroaren Erregelamendu Orokorra, otsailaren 11ko 170/2011 Errege Dekretuaren bidez onetsia.
404/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 532/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen onarpena eta funtzionamendua arautzen dituena.
405/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 427/2020 Errege Dekretua, martxoaren 3koa, Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen lonjak «erreferentzia-lonja» gisa onartzeko eta haien elkarteak onartzeko betekizunak eta prozedura ezartzen dituena eta Erreferentzia Lonjen eta haien Elkarteen Erregistro Nazionala sortzen duena.
425/2021 Errege Dekretua, ekainaren 15ekoa, CULTIVA programa antolatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen eta 2021eko ekitaldiko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena; programa hori nekazari gazteek ereduzko ustiategietan egiten dituzten prestakuntza-egonaldiei buruzkoa da.
PCM/692/2021 Agindua, ekainaren 30ekoa, Ministro Kontseiluaren 2021eko ekainaren 29ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, indarraldia luzatzen zaio Ministro Kontseiluaren 2021eko otsailaren 2ko Erabakiari, zeinak aparteko neurriak ezartzen baititu COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko, Brasilgo Errepublika Federaleko eta Hegoafrikako Errepublikako aireportuen eta Espainiako aireportuen artean hegaldiak mugatuz.
ISM/693/2021 Agindua, ekainaren 24koa, zeinaren bidez erregistro-gaietan laguntzeko bulego bat sortzen baita.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril