Behin-behineko aplikazioa, agiri-truke honena: Espainiako Erresumako Gobernuaren eta Costa Ricako Errepublikako Gobernuaren arteko aireko garraioari buruzko hitzarmena aldatzen duen akordioa eratzen duena; agiri-trukea San Josen egin da, 2021eko ekainaren 9an eta 11n.
EFP/721/2021 Agindua, uztailaren 2koa, honako agindu hau aldatzen duena: ECD/1767/2012 Agindua, abuztuaren 3koa, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen irakaskuntzei dagokien batxiler-titulua espainiar nazioarteko ataletako programetan eta frantses lizeoetako «Bachibac» delakoan izena emandako ikasleei ematea arautzen duena.
SND/722/2021 Agindua, uztailaren 8koa, agindu honen iraunaldia luzatzen duena: SND/413/2021 Agindua, apirilaren 27koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiak irauten duen bitartean Indiako Errepublikatik datozen pertsonek Espainiara heltzean bete behar duten berrogeialdiaren baldintzei buruzkoa.
2/2021 Legea, ekainaren 18koa, Andaluzian iruzurraren eta ustelkeriaren aurka borrokatu eta salatzailea babestekoa.
1/2021 Legea, maiatzaren 5ekoa, Asturiasko Ekonomialarien Elkargo Profesionala sortzekoa, Asturiasko Ekonomialarien Elkargoak eta Asturiasko Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Elkargo Ofizialak bat egin dutelako.
2/2021 Legea, ekainaren 7koa, Berdintasun sozialarena eta genero-identitatean, genero-adierazpenean eta sexu-ezaugarrietan oinarritutako diskriminazio ezarena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril