Zu hemen zaude

Edukia

BOEren euskarazko gehigarria apirilaren 14ko 489/1997 Errege Dekretuan babesean argitaratzen da; errege-dekretu horrek ezartzen du legeak, errege lege-dekretuak eta legegintzako errege-dekretuak autonomia-erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan ere argitaratu ahal izango direla, dagokien hitzarmenean erabakitako eran, behin erregeak haiek berretsi eta BOEn espainieraz argitaratzen direnez gero.

2011ko urriaren 6an, legeak euskaraz argitaratzeko lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Estatuaren Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak.

BOEren euskarazko gehigarrian, eduki hauek dituzu:

  1. "BOEko xedapen orokorrak" I. ataleko laburpen osoa.
  2. Legeen, errege lege-dekretuen eta legegintzako errege-dekretuen euskarazko itzulpena.
  3. I. ataleko gainerako xedapenei dagokienez, BOEn argitaratutako dokumenturako esteka. BOEn argitaratu diren Euskal Autonomia Erkidegoko arauei dagokienez eta eskualdaketako errege-dekretuei dagokienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpenerako esteka ematen da.
  4. Bilatzaile bat, aukera ematen duena dokumentuak izenburuko eta testuko hitzen bidez, departamentu emailearen bidez eta gehigarriaren egunaren eta zenbakiaren bidez aurkitzeko. Kontuan izan xedapena argitaratu zen espainierazko aldizkarikoak direla gehigarriaren eguna eta zenbakia.

BOEren gehigarrietan bilaketak egiteko formularioa

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril