Atxikitze Agiria, Hego Hemisferioko Ikerketa Astronomikorako Europako Antolakundearen pribilegioei eta immunitateei buruz Parisen 1974ko uztailaren 12an egindako Protokoloarekin bat egitekoa.
6240-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoaren martxoaren 9ko 1/2017 Legearen 3. artikuluaren, lehenengo eta bigarren xedapen iragankorren eta azken xedapenetatik lehenaren aurkakoa; lege horrek haustura hidraulikoaren teknika erabiliz hidrokarburoen esplorazio, ikerketa edo ustiaketa egitean osasun publikoa eta ingurumena babesteko neurri gehigarriak ezartzen ditu.
6367-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Parlamentuaren martxoaren 28ko 5/2017 Legearen 4.1 artikuluaren, 51-68 artikuluen eta azken xedapenetatik zazpigarrenaren a) letraren aurkakoa; lege hori zerga-, administrazio- eta finantza-neurriena eta sektore publikoko neurriena eta denda handien gaineko zerga, turismo-establezimenduetako egonaldien gaineko zerga, elementu erradiotoxikoen gaineko zerga, ontziratutako edari azukredunen gaineko zerga eta karbono dioxidoaren isurketen gaineko zerga sortu eta arautzekoa da.
Huts-zuzenketa, honako honena: 1077/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, 2018rako lanbide arteko gutxieneko soldata finkatzen duena.
Huts-zuzenketa, honako honena: ETU/66/2018 Agindua, urtarrilaren 26koa, Lurralde-gehigarrien ondoreetarako aintzat hartuko diren tributuak eta errekarguak ezartzen dituena eta lurralde-gehigarriak ezartzeko beharrezkoa den informazioa eskuratzeko mekanismoa garatzen duena, energia elektrikorako 2013ko ekitaldiko irispide-sariei dagokienez.
Ebazpena, 2018ko urtarrilaren 17koa, Hezkuntza, Prestakuntza eta Enplegu Saileko Idazkaritza Nagusi Teknikoarena, Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 28ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, Errioxako Unibertsitateko Estatutuak aldatzea onartzen da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril