Behin-behineko aplikazioa, Espainiako Erresumak eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak zenbait hauteskundetan herrialde bakoitzak bestearen lurraldean dituen nazional egoiliarrek parte hartzeari buruz sinatutako akordioarena; akordio hori Madrilen egin zen, 2019ko urtarrilaren 21ean.
HAC/135/2019 Agindua, urtarrilaren 31koa, azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Agindua aldatzen duena. Azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren bidez, fabrikazio-zerga bereziekin eta zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zergarekin lotutako zenbait eredu onartzen dira, zenbait kudeaketa-arau batu eta eguneratzen dira eta maiatzaren 11ko EHA/1308/2005 Agindua aldatzen da; maiatzaren 11ko agindu horrek 380 eredua onartzen du (inportazioen parekotzat jotako eragiketetako balio erantsiaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioari buruzkoa), eredua aurkezteko tokia, modua eta epeak zehazten ditu eta eredua baliabide telematikoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura zehazten ditu.
Ebazpena, 2019ko otsailaren 15ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako tabako- eta tinbre-saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
68/2019 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, EspaƱa Salud fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematea arautzen duena, Venezuelan bizi diren espainiarrei zuzenduriko osasun eta gizarte programak garatzeko, eta laguntza zuzen eta indibidualak ematea arautzen duena, adineko eta mendekotasuna duten pertsonei asilo pribatuetan arreta emateko.
71/2019 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Estatuko klase pasiboen araubidearen pentsioak eta kalte-ordainak arautzen dituena aldi baterako zerbitzuengatiko harremana duten militar osagarriei eta tropako eta marineltzako militar profesionalei dagokienez.
72/2019 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Mugikortasun Efiziente eta Jasangarrirako Pizgarrien Programa (MOVES programa) arautzen duena.
40/2019 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, honako hau aldatzen duena osasun-langileen goi-mailako teknikariei dagozkien lanbide-kategoriak gehitzeko: 184/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen lanbide-kategorien baliokidetasunen katalogo homogeneoa arautzen duena, bai eta hura eguneratzeko prozedura ere.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril