Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 15 de otsaila de 2019, Zk. 40

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Zuzenketak, Trenbideko Nazioarteko Garraioari buruzko Hitzarmenari (COTIF) eta haren eranskinei Bernan eginak, 2017ko ekainaren 14an, Trenbideko Nazioarteko Garraiorako Gobernuarteko Antolakundearen Aditu Teknikoen Batzordearen 10. bileran.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2018ko abenduaren 14koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, partzialki baiesten duena 1/41/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iberdrola Comercialización del Último Recurso SAUk eta Iberdrola Clientes SAUk honako hauen kontra jarria: azaroaren 18ko 469/2016 Errege Dekretua eta abenduaren 22ko ETU/1948/2016 Agindua. 469/2016 Errege Dekretuaren bidez, martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretua aldatu zen, zeinak energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioak kalkulatzeko metodologia eta energia elektrikoa kontratatzeko araubide juridikoa ezartzen baititu, eta, abenduaren 22ko ETU/1948/2016 Aginduaren bidez, erreferentziako enpresa merkaturatzaileen merkaturatzeko kostuen zenbait balore ezarri ziren, 2014-2018 aldian energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioaren kalkuluan sartzekoak.

  • Epaia, 2018ko abenduaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Aguas de Barbastro Electricidad SA enpresak ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka jarritako 1/163/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki baiesten duena; agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresentzako 2016ko ordainsaria ezartzen da.

MURTZIAKO ESKUALDEKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril