Epaia, 2018ko abenduaren 14koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, partzialki baiesten duena 1/41/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iberdrola Comercialización del Último Recurso SAUk eta Iberdrola Clientes SAUk honako hauen kontra jarria: azaroaren 18ko 469/2016 Errege Dekretua eta abenduaren 22ko ETU/1948/2016 Agindua. 469/2016 Errege Dekretuaren bidez, martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretua aldatu zen, zeinak energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioak kalkulatzeko metodologia eta energia elektrikoa kontratatzeko araubide juridikoa ezartzen baititu, eta, abenduaren 22ko ETU/1948/2016 Aginduaren bidez, erreferentziako enpresa merkaturatzaileen merkaturatzeko kostuen zenbait balore ezarri ziren, 2014-2018 aldian energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioaren kalkuluan sartzekoak.
Epaia, 2018ko abenduaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Aguas de Barbastro Electricidad SA enpresak ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka jarritako 1/163/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki baiesten duena; agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresentzako 2016ko ordainsaria ezartzen da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril