Zuzenketak, Trenbideko Nazioarteko Garraioari buruzko Hitzarmenari (COTIF) eta haren eranskinei Bernan eginak, 2017ko ekainaren 14an, Trenbideko Nazioarteko Garraiorako Gobernuarteko Antolakundearen Aditu Teknikoen Batzordearen 10. bileran.
Epaia, 2018ko abenduaren 14koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, partzialki baiesten duena 1/41/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iberdrola Comercialización del Último Recurso SAUk eta Iberdrola Clientes SAUk honako hauen kontra jarria: azaroaren 18ko 469/2016 Errege Dekretua eta abenduaren 22ko ETU/1948/2016 Agindua. 469/2016 Errege Dekretuaren bidez, martxoaren 28ko 216/2014 Errege Dekretua aldatu zen, zeinak energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioak kalkulatzeko metodologia eta energia elektrikoa kontratatzeko araubide juridikoa ezartzen baititu, eta, abenduaren 22ko ETU/1948/2016 Aginduaren bidez, erreferentziako enpresa merkaturatzaileen merkaturatzeko kostuen zenbait balore ezarri ziren, 2014-2018 aldian energia elektrikoaren kontsumitzaile txikientzako borondatezko prezioaren kalkuluan sartzekoak.
Epaia, 2018ko abenduaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Aguas de Barbastro Electricidad SA enpresak ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka jarritako 1/163/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki baiesten duena; agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresentzako 2016ko ordainsaria ezartzen da.
14/2018 Legea, abenduaren 26koa, Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoaren 2019rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril