Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 29ko 10/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu horren bidez, batetik, 2019rako luzatzen da finantza-inbertsio jasangarrietarako autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen superabitaren xedea eta, bestetik, beste neurri batzuk hartzen dira toki-entitateetan gaikuntza nazionala duten langileen eginkizunari dagokionez.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu hori enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena da.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 1eko 7/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu hori Etxebizitzaren eta Alokairuaren Arloetako Presako Neurriena da.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu hori gizarte-babesa sustatzeko eta lanaldiarekin zerikusia duen prekaritatearen kontra borrokatzeko presako neurriena da.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 29ko 9/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu horrek Aldi Baterako Laneko Enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legea aldatzen du, portuetako zamaketa-jarduerara egokitzeko, eta salgaiak manipulatzeko portuetako zerbitzua emateko langileen araubidearen legezko egokitzapenari amaiera ematen dio.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 1eko 5/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu horren bidez, kontingentzia-neurriak hartzen dira Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren Erresuma Batua Europar Batasunaren Tratatuak 50. artikuluan jasotako akordioa lortu gabe ateratzen bada ere Europar Batasunetik.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 5ekoa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Zuzendaritza Nagusiarena, Erregistro-zergak ordaintzeko salbuespena aplikatzeko prozedura ezartzen duena Ekintzaileei eta haien Nazioartekotzeari Laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legeari jarraituz.
208/2019 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, Hisdesat Servicios Estratégicos SA enpresari zuzenean mailegu bat emateko arauak ezartzen dituena satelite bidezko komunikazioen SPAINSAT-NG programa gara dezan.
162/2019 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, AENA SME SA sozietatearen aireportu-tarifak eguneratzeko indizea garatzen duena (P indizea) eta errege-dekretu hau aldatzen: otsailaren 3ko 55/2017 Errege Dekretua, Espainiako Ekonomiaren Desindexazioaren martxoaren 30eko 2/2015 Legea garatzen duena.
163/2019 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Zentralean ekoitzitako hormigoiaren produkzioa kontrolatzeko jarraibide teknikoa onartzen duena.
Ebazpena, 2019ko apirilaren 1ekoa, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrarena, ekainaren 30eko PRE/1744/2010 Aginduan jasotako ereduak elektronikoki izapidetzekoa eta haiek eguneratzekoa.
Epaia, 2019ko otsailaren 6koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinaz partzialki baiesten baita 1/210/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Distribución Eléctrica del Puerto de la Cruz SL sozietateak (DEPCSA) ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka eta 2018ko apirilaren 6ko berariazko ebazpenaren aurka jarria. Agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresen 2016ko ordainsaria ezarri zen, eta ebazpenaren bidez, berriz, berraztertze-errekurtsoa ebatzi zen.
Epaia, 2019ko martxoaren 12koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/417/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, EDP España SA sozietateak (lehen Hidroeléctrica del Cantábrico zenak) urtarrilaren 23ko ETU/35/2017 Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoetan lurralde-gehigarriak ezartzen dira, energia elektrikorako 2013ko sarbide-ordainsariei dagokienez.
Epaia, 2019ko martxoaren 14koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/175/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Naturgy Energy Group SA sozietateak urtarrilaren 23ko ETU/35/2017 Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoetan lurralde-gehigarriak ezartzen dira, energia elektrikorako 2013ko sarbide-ordainsariei dagokienez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril