Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 10 de apirila de 2019, Zk. 86

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko otsailaren 6koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinaz partzialki baiesten baita 1/210/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Distribución Eléctrica del Puerto de la Cruz SL sozietateak (DEPCSA) ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka eta 2018ko apirilaren 6ko berariazko ebazpenaren aurka jarria. Agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresen 2016ko ordainsaria ezarri zen, eta ebazpenaren bidez, berriz, berraztertze-errekurtsoa ebatzi zen.

  • Epaia, 2019ko martxoaren 12koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/417/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, EDP España SA sozietateak (lehen Hidroeléctrica del Cantábrico zenak) urtarrilaren 23ko ETU/35/2017 Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoetan lurralde-gehigarriak ezartzen dira, energia elektrikorako 2013ko sarbide-ordainsariei dagokienez.

  • Epaia, 2019ko martxoaren 14koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/175/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Naturgy Energy Group SA sozietateak urtarrilaren 23ko ETU/35/2017 Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoetan lurralde-gehigarriak ezartzen dira, energia elektrikorako 2013ko sarbide-ordainsariei dagokienez.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril