Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 10 de apirila de 2019, Zk. 86

I. Xedapen orokorrak

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 29ko 10/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu horren bidez, batetik, 2019rako luzatzen da finantza-inbertsio jasangarrietarako autonomia-erkidegoen eta toki-entitateen superabitaren xedea eta, bestetik, beste neurri batzuk hartzen dira toki-entitateetan gaikuntza nazionala duten langileen eginkizunari dagokionez.

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu hori enplegu eta lanaren arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko presako neurriena da.

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 1eko 7/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu hori Etxebizitzaren eta Alokairuaren Arloetako Presako Neurriena da.

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu hori gizarte-babesa sustatzeko eta lanaldiarekin zerikusia duen prekaritatearen kontra borrokatzeko presako neurriena da.

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 29ko 9/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu horrek Aldi Baterako Laneko Enpresak arautzen dituen ekainaren 1eko 14/1994 Legea aldatzen du, portuetako zamaketa-jarduerara egokitzeko, eta salgaiak manipulatzeko portuetako zerbitzua emateko langileen araubidearen legezko egokitzapenari amaiera ematen dio.

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 3koa, Diputatuen Kongresuarena, martxoaren 1eko 5/2019 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agindua ematen duena. Errege lege-dekretu horren bidez, kontingentzia-neurriak hartzen dira Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren Erresuma Batua Europar Batasunaren Tratatuak 50. artikuluan jasotako akordioa lortu gabe ateratzen bada ere Europar Batasunetik.

OGASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 5ekoa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Zuzendaritza Nagusiarena, Erregistro-zergak ordaintzeko salbuespena aplikatzeko prozedura ezartzen duena Ekintzaileei eta haien Nazioartekotzeari Laguntzeko irailaren 27ko 14/2013 Legeari jarraituz.

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • 208/2019 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, Hisdesat Servicios Estratégicos SA enpresari zuzenean mailegu bat emateko arauak ezartzen dituena satelite bidezko komunikazioen SPAINSAT-NG programa gara dezan.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA

  • 162/2019 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, AENA SME SA sozietatearen aireportu-tarifak eguneratzeko indizea garatzen duena (P indizea) eta errege-dekretu hau aldatzen: otsailaren 3ko 55/2017 Errege Dekretua, Espainiako Ekonomiaren Desindexazioaren martxoaren 30eko 2/2015 Legea garatzen duena.

  • 163/2019 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Zentralean ekoitzitako hormigoiaren produkzioa kontrolatzeko jarraibide teknikoa onartzen duena.

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2019ko apirilaren 1ekoa, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorrarena, ekainaren 30eko PRE/1744/2010 Aginduan jasotako ereduak elektronikoki izapidetzekoa eta haiek eguneratzekoa.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko otsailaren 6koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinaz partzialki baiesten baita 1/210/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Distribución Eléctrica del Puerto de la Cruz SL sozietateak (DEPCSA) ekainaren 10eko IET/980/2016 Aginduaren aurka eta 2018ko apirilaren 6ko berariazko ebazpenaren aurka jarria. Agindu horren bidez, energia elektrikoaren banaketa-enpresen 2016ko ordainsaria ezarri zen, eta ebazpenaren bidez, berriz, berraztertze-errekurtsoa ebatzi zen.

  • Epaia, 2019ko martxoaren 12koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/417/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, EDP España SA sozietateak (lehen Hidroeléctrica del Cantábrico zenak) urtarrilaren 23ko ETU/35/2017 Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoetan lurralde-gehigarriak ezartzen dira, energia elektrikorako 2013ko sarbide-ordainsariei dagokienez.

  • Epaia, 2019ko martxoaren 14koa, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, zeinak partzialki baiesten baitu 1/175/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Naturgy Energy Group SA sozietateak urtarrilaren 23ko ETU/35/2017 Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoetan lurralde-gehigarriak ezartzen dira, energia elektrikorako 2013ko sarbide-ordainsariei dagokienez.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril