22/2020 Errege Lege Dekretua, ekainaren 16koa, COVID-19aren Funtsa sortzea arautzen duena eta hura banatzeko eta igortzeko arauak ezartzen dituena.
568/2020 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, Agintaritza jakinarazlea izendatzen duena eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko (EB) 2019/1009 Erregelamenduari jarraituz beste betebehar batzuk ezartzen dituena; erregelamendu horren bidez, EB ongarriak merkaturatzeari buruzko xedapenak ematen dira, (EE) 1069/2009 eta (EE) 1107/2009 erregelamenduak aldatzen eta (EE) 2003/2003 Erregelamendua indargabetzen.
PCM/531/2020 Agindua, ekainaren 16koa, Ministro Kontseiluaren 2020ko ekainaren 16ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, «Nazioarteko Garrantziko Osasun Publikoko Larrialdiei erantzuteko gaitasuneko sarbide» Espainiako zer portu eta aireportu izendatzen diren ezartzen da, Nazioarteko 2005eko Osasun Erregelamenduak xedatutakoari jarraituz, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko.
569/2020 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, zeinaz Mugikortasun efiziente eta jasangarria bultzatzeko programa arautzen baita (MOVES II programa) eta autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei programa horren laguntzak zuzenean ematea erabakitzen baita.
Ebazpena, 2020ko ekainaren 16koa, Ekonomiako eta Enpresari Laguntzeko Estatu Idazkaritzarena, zeinaz Ministro Kontseiluaren 2020ko ekainaren 16ko Erabakia argitaratzen baita; erabaki horren bidez, Aurrekontuen azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak 47. artikuluan xedatutakoa aplikatuz etorkizuneko ekitaldien kargura gastu-konpromisoak hartzeko mugak baimentzen dira, eta abal-lerro honen bosgarren zatiari dagozkion terminoak eta baldintzak ezartzen: enpresei eta autonomoei emandako maileguetarako, turismo-sektoreko eta hari lotutako jardueretako ETE eta autonomoei emandako maileguetarako eta erabilera profesionalerako eta errepideko garraiorako diren ibilgailu motordunak erosteko enpresa eta autonomoei emandako finantzaketarako abal-lerroa.
571/2020 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, zeinaz Espainiako Gazteriaren Kontseiluari 2020ko funtzionamendua bermatzeko zuzenean emango zaion dirulaguntza arautzeko arau bereziak onartzen baitira.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril