PCM/377/2021 Agindua, apirilaren 22koa, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren 2021eko martxoaren 17ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, kohesioa berreskuratzeko laguntzaren baliabide gehigarrien hartzaile diren autonomia-erkidegoak eta Espainiako lurraldeak REACT-UE Likidezia Funts konpartimentuari atxikitzeko prozedura ezartzen da, bai eta 2021eko kreditu-eragiketen baldintza finantzarioak eta kreditu hori izateko gainerako baldintzak ere.
PCM/378/2021 Agindua, apirilaren 22koa, Ministro Kontseiluaren 2021eko apirilaren 20ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, indarraldia luzatzen zaio Ministro Kontseiluaren 2021eko otsailaren 2ko Erabakiari, zeinak aparteko neurriak ezartzen baititu COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko, Brasilgo Errepublika Federaleko eta Hegoafrikako Errepublikako aireportuen eta Espainiako aireportuen artean hegaldiak mugatuz.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril