5/2021 Lege Organikoa, apirilaren 22koa, Zigor Kodearen 315. artikuluaren 3. apartatua indargabetzekoa.
DEF/375/2021 Agindua, apirilaren 20koa, Defentsaren unibertsitate-zentroetan ikerketa antolatzeko eta ezagutza transferitzeko jarraibide orokorrak onartzen dituena.
EFP/376/2021 Agindua, apirilaren 21ekoa, Ceuta eta Melillako unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko, izendatzeko, kargutik kentzeko, berritzeko eta ebaluatzeko prozedura arautzen duena.
PCM/377/2021 Agindua, apirilaren 22koa, Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuaren 2021eko martxoaren 17ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, kohesioa berreskuratzeko laguntzaren baliabide gehigarrien hartzaile diren autonomia-erkidegoak eta Espainiako lurraldeak REACT-UE Likidezia Funts konpartimentuari atxikitzeko prozedura ezartzen da, bai eta 2021eko kreditu-eragiketen baldintza finantzarioak eta kreditu hori izateko gainerako baldintzak ere.
PCM/378/2021 Agindua, apirilaren 22koa, Ministro Kontseiluaren 2021eko apirilaren 20ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, indarraldia luzatzen zaio Ministro Kontseiluaren 2021eko otsailaren 2ko Erabakiari, zeinak aparteko neurriak ezartzen baititu COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko, Brasilgo Errepublika Federaleko eta Hegoafrikako Errepublikako aireportuen eta Espainiako aireportuen artean hegaldiak mugatuz.
ETD/379/2021 Agindua, apirilaren 19koa, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baitira Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioaren Kontratazio Batzordea eta Idazkariordetzaren, Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritzaren, Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren eta Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzaren kontratazio-mahaiak.
1/2021 Legea, otsailaren 12koa, Hirigintza Sinplifikazioari eta Administrazio Neurriei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril