Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 25 de iraila de 2019, Zk. 231

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 535/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, maiatzaren 26ko 529/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria; errege-dekretu horrek aldatu egin zuen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4491/2016 errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoa dela eta; errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4492/2016 errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoan dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-plana dela eta; errege-dekretu horren bidez, Andaluziako barne-arroetan (Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoan, Guadalete eta Barbateko demarkazio hidrografikoan eta Andaluziako arro mediterraneoetakoan) dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-planak onartu ziren.

  • Autoa, 2019ko uztailaren 17koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2019ko uztailaren 5ean 535/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz emandako epaia argitzen duena, erabakia osatuz, hura Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea ez baitzen agindu.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril