Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 25 de iraila de 2019, Zk. 231

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 4956-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 1. artikuluaren 1.c eta 2.g apartatuen eta 11.7, 23.3, 24. eta 27.1 artikuluen kontrakoa.

  • 4709-2019 eskumen-gatazka positiboa, martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuaren 5., 3.1 in fine eta 6.3 artikuluen kontra eta horiekin lotura izateagatik 10.1 eta 6.7 artikuluen kontra aurkeztua; errege-dekretu horren bidez, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautzen dira.

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Indarrean jartzea Espainiako Erresumak eta Biologia Molekularreko Europako Laborategiak (EMBL) Heidelbergen 2017ko urtarrilaren 26an egindako akordioa, Espainian laborategi horren azpiegoitza bat ezartzearekin lotutakoa.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • 516/2019 Errege Dekretua, irailaren 6koa, Sustapen Ministerioak 2019ko aurrekontu-ekitaldian hirigintza-, arkitektura- eta etxebizitza-politiken arloan zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2019ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 535/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, maiatzaren 26ko 529/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria; errege-dekretu horrek aldatu egin zuen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4491/2016 errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoa dela eta; errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.

  • Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4492/2016 errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoan dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-plana dela eta; errege-dekretu horren bidez, Andaluziako barne-arroetan (Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoan, Guadalete eta Barbateko demarkazio hidrografikoan eta Andaluziako arro mediterraneoetakoan) dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-planak onartu ziren.

  • Autoa, 2019ko uztailaren 17koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2019ko uztailaren 5ean 535/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz emandako epaia argitzen duena, erabakia osatuz, hura Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea ez baitzen agindu.

VALENTZIAKO ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril