4956-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 1. artikuluaren 1.c eta 2.g apartatuen eta 11.7, 23.3, 24. eta 27.1 artikuluen kontrakoa.
4709-2019 eskumen-gatazka positiboa, martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuaren 5., 3.1 in fine eta 6.3 artikuluen kontra eta horiekin lotura izateagatik 10.1 eta 6.7 artikuluen kontra aurkeztua; errege-dekretu horren bidez, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publizitatea arautzen dira.
Indarrean jartzea Espainiako Erresumak eta Biologia Molekularreko Europako Laborategiak (EMBL) Heidelbergen 2017ko urtarrilaren 26an egindako akordioa, Espainian laborategi horren azpiegoitza bat ezartzearekin lotutakoa.
516/2019 Errege Dekretua, irailaren 6koa, Sustapen Ministerioak 2019ko aurrekontu-ekitaldian hirigintza-, arkitektura- eta etxebizitza-politiken arloan zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
Epaia, 2019ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 535/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, maiatzaren 26ko 529/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria; errege-dekretu horrek aldatu egin zuen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren bidez onetsia.
Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4491/2016 errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoa dela eta; errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.
Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 1/4492/2016 errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 15eko 21/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Andaluziako arro mediterraneoetako demarkazio hidrografikoan dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-plana dela eta; errege-dekretu horren bidez, Andaluziako barne-arroetan (Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoan, Guadalete eta Barbateko demarkazio hidrografikoan eta Andaluziako arro mediterraneoetakoan) dagoen uholde-arriskurako kudeaketa-planak onartu ziren.
Autoa, 2019ko uztailaren 17koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2019ko uztailaren 5ean 535/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz emandako epaia argitzen duena, erabakia osatuz, hura Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea ez baitzen agindu.
Huts-zuzenketa, lege honena: 3/2019 Legea, otsailaren 18koa, Valentziako Erkidegoko Gizarte Zerbitzu Inklusiboena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril