Maiz egiten diren galderak
Otsailaren 8ko 181/2008 Errege Dekretuaren arabera, "Estatuko Aldizkari Ofiziala" Espainiako aldizkari ofiziala da, legeak, xedapenak eta nahitaez iragarri beharreko egintzak argitaratzeko bidea.
“Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen dira:
Ministro Kontseiluak, salbuespen moduan, txosten, dokumentu edo komunikazio ofizialen argitaratzea erabaki ahalko du, interes orokorrekoak direla uste bada.
Bi azpiatalek osatzen dute:
Izaera orokorrekoak ez diren, gainerako atalei ez dagozkien eta nahitaez argitaratu beharreko xedapenek osatzen dute atal hau: bekak esleitzeko arauak; sariak eta bestelako laguntzak eta diru laguntzak; zerbitzu gutunak; hitzarmen kolektibo orokorrak; ikasketa planak; etab.
Atal honetan, enkante judizialen iragarkiak sartuko dira, bai eta Ediktu Judizialen Taula Bakarraren gehigarrian argitaratu behar ez diren egintza prozesalak ere.
Honela multzokatuak:
Atal bakoitzaren barruan, testuen txertaketa jatorrizko organoaren arabera multzokatuta burutzen da, Estatuko lehentasunen antolamendu orokorrari jarraituta. Autonomia erkidegoetatik eratorritako xedapenak Autonomia Estatutuen argitaratze ofizialaren ordenari jarraituta txertatzen dira.
Epigrafe bakoitzaren barruan, testuak arauen hierarkiaren arabera antolatzen dira.
Aldizkari ofizialaren ale bakoitzean ageri da edukiaren aurkibide bat, lehenago adierazitako moduan ordenatuta.
BOEn argitaratutako legeen, xedapenen eta egintzen testuak ofizialak eta benetakoak dira; bestalde, BOEn argitaratutako autonomia erkidegoetatik eratorritako arauen testuak dagokion Autonomia Estatutuak egozten dion izaera izango du.
Legeak, errege dekretu-legeak eta legegintzako errege dekretuak, behin Erregearen onespena jasota eta Estatuko Aldizkari Ofizialean gaztelaniaz argitaratuta, autonomia erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan ere argitaratu ahalko dira. Hizkuntza koofizialetako argitalpen hauek BOEren eranskin moduan daude eskuragarri, Estatuko Gobernuaren eta Katalunia, Galizia, Euskadi eta Valentziako Erkidegoko Autonomia Erkidegoen artean izenpetutako lankidetza hitzarmenen arabera.
Egoitza elektronikoaren hasierako orritik (www.boe.es), argitaratutako azken BOE atzitu daiteke.
Eguneko BOEren orrialdeak data horretan argitaratutako guztiaren aurkibidea eskaintzen du.
Informazioa hiru ataletan dago egituratuta:
“Xedapenak eta iragarkiak” eremuan, zure interesekoa den atala edo azpiatala aukera daiteke. Aukera hori bera dago Ediktu Judizialen Taula Bakarraren gehigarrian.
Halaber, departamentu jakin batek argitaratutako xedapenak eta iragarkiak bakarrik bistaratzeko aukera ere bada. Aukera hori “Jakinarazpenen eranskinean” ere eskaintzen da.
Edozein xedapenen izenburuaren azpian ageri dira pdf formatura eta eskuragarri dauden gainerako formatuetara zuzenki joateko estekak, kasuaren arabera:
Aurreko aldizkariaren alea kontsultatu nahi baduzu, pantailaren goiko eskuineko aldean agertuko da horretarako ikono bat:
Beste data batzuetan argitaratutako aldizkarietara sartzeko, egoitza elektronikoaren hasierako orrian aurkituko duzu “Egutegia” eta bertatik atzitu ahalko dituzu argitaratutako aldizkari guztiak, 1960ko irailaren 1etik gaur egun arte.
Era berean, zure intereseko data zuzenki idatz daiteke horretarako erreserbatutako eremuan:
Orrialdearen oinean ere atzitu daitezke, egutegi baten laguntzarekin, hizkuntza koofizialetako eranskinak (katalana, galiziera, valentziera eta euskara) eta Konstituzio Auzitegiaren Atala.
Bai, Agentziaren egoitza elektronikoan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako "Boletín Oficial del Estado" ren edizio elektronikoa ofiziala eta benetakoa da, eta horren ondorio dira Kode Zibilaren Atariko Tituluan eta gainerako arau aplikagarrietan aurreikusitako ondorioak.
Data hori baino lehen, paperean inprimatutako "Boletín Oficial del Estado" edizioa baino ez de ofiziala eta kautoa. bakarrik hartuko da ofizialtzat eta benetakotzat.
BOEren edukiaren benetakotasuna, osotasuna eta aldaezintasuna bermatze aldera, Agentziaren egoitza elektronikoan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratzen den edizio elektronikoak sinadura digital aurreratua barne du.
Sinadura hori bere aldetik erantsiko zaio argitaratutako xedapen bakoitzari. Honela, xedapen jakin baten benetakotasuna bermatu ahalko da aldizkari osoa deskargatu beharrik gabe.
Sinadura elektronikoaren prozesuak dokumentu baten edukia “izoztu” egiten du, beraz, dokumentu horretan burututako edozein aldaketak erantsitako sinadura elektronikoa baliogabetuko luke.
Sinadura elektronikoaren prozesuak bi eragiketa ditu barne:
Elektronikoki sinatutako dokumentu bat baliozkotzeko, hau da, sinatu zenetik inolako aldaketarik jasan ez duela ziurtatzeko, hiru eragiketa burutu behar dira.
Laburpenak kalkulatzeko metodoak hiru ezaugarri interesgarri ditu: (a) luzera beti da finkoa, laburtutako dokumentuaren luzera edozein izanda ere, (b) dokumentuaren edukian burututako aldaketa txikienak ere oso laburpen desberdina emango du eta (c) laburpen baten kalkulua ez da eragiketa simetrikoa: testu baten laburpena erraz asko kalkula daiteke, baina ezin da testua berregin laburpena oinarri hartuta.
BOE elektronikoaren pdf dokumentuak baliozkotzeko, jarraitu Sinadura baliozkotzeko konfigurazioaren eskuliburua (PDF) dokumentuan ageri diren jarraibideak eta instalatu zure arakatzailean Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren (FNMT, gaztelaniaz) ziurtagiriak:
CVE (Código de Verificación Electrónica, gaztelaniaz) edo Egiaztapen Elektronikoko Kodea da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako xedapen, egintza edo iragarki jakin bat zalantzarik gabe identifikatzea ahalbidetzen duen karaktereen multzoa.
Kode hori argitaratutako xedapen, egintza edo iragarki bakoitzaren orrialde bakoitzean ageri da eta jatorrizko dokumentu elektronikora sarrera ematen du Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren webgunean.
Estatuko Aldizkari Ofizialeko jatorrizko dokumentu elektronikoen paperezko kopia guztiak, 2009ko urtarrilaren 1az geroztik, benetako kopiatzat jotzen baitira barne badute CVE kodea.
CVE kodeak aukera ematen du paperean inprimatutako Estatuko Aldizkari Ofizialaren edozein orrialderen benetakotasuna egiaztatzeko, jatorrizko dokumentu elektronikoarekin alderatuta. Horretarako, aldizkari ofizialerako sarrera orrian sar daiteke CVE kodea eta jatorrizko dokumentua eskuratuko da, elektronikoki sinatuta, zuzenean Agentziaren egoitza elektronikotik.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera BOEren edizio ofiziala eta benetakoa pdf formatuan sinatuta eskaintzen dena da.
Hala ere, aldizkariko atalen edukia beste formatu batzuetan ere eskuragarri dago, informazio gisa soilik. Beste formatu horiek, sinatutako pdf ofizial eta benetakoaren balio juridikorik ez duten arren, herritarrei sarbidea errazteko eta argitaratutako informazio juridikoa berrerabiltzen laguntzeko eskaintzen dira. Beste formatu horietara eguneko aurkibideen bidez sar daiteke, "Beste formatu batzuk" estekan klik eginda.
Horrela, egunkarian argitaratutako xedapenak eta iragarkiak html formatuan ere eskaintzen dira. Html dokumentu bakoitzak goiburu bat du, xedapenaren edo iragarkiaren identifikazio- eta argitalpen-datuekin, bai eta gainerako formatuetarako estekarekin ere:
Horrez gain, I. atalean argitaratutako xedapen orokorren kasuan, E-pub formaturako esteka eskaintzen da (2010. urteaz geroztik eskuragarri), liburu elektroniko moduko gailuetan bistaratzeko bereziki pentsatua.
Dokumentuak edozein formatutik ePUB formatura pasatzeko, eta baita dokumentu horiek kudeatzeko eta edozein motako liburu elektronikora bidaltzeko ere, Calibre doako tresna gomendatzen dugu (Windows, OS X, Linux): http://calibre-ebook.com/. Dokumentu hauek erraz asko bistara daiteke ere Windows edo OS X sistema eragileetan, Adobe Digital Editions doako irakurgailua erabilita: http://www.adobe.com/es/products/digitaleditions/
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril