1158/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Murtziako Los Alcázares, San Javier, Torre-Pacheco, Cartagena eta San Pedro del Pinatar udal-mugarteetako eraikinek, ekipamenduek eta instalazioek edo ustiapenek duten uholde-arriskua egokitzea sustatzeko plan pilotuak garatzeko asmoz zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
1159/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Gaztela-Mantxako Uraren Agentzia organismo autonomoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Entrepeñas eta Buendía urtegiekin muga egiten duten udalerrien inguru sozioekonomikoa hobetzeko zenbait obra eta jarduera egiteko.
1160/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen baita, lurralde horretako edateko uren araztegien funtzionamendua finantzatzeko.
1161/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Kanarietan nekazaritzako ureztaketarako ura gatzgabetzeak eta ura putzuetatik eta galerietatik ateratzeak eragiten duen gainkostua jaisteko nekazariei.
TED/1241/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, Petrolio Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren 2021eko kuotak onartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril