35/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 22koa, Turismoaren sektorea, ostalaritza eta merkataritza laguntzeko eta zerga-arloko premiazko neurriena.
37/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 22koa, Etxebizitzaren esparruan eta garraioen arloan kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko premiazko neurriena.
Ebazpena, 2020ko abenduaren 17koa, Diputatuen Kongresuarena, Enpresa-kaudimena eta energiaren sektorea laguntzeko eta zerga-arloko premiazko neurrien azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko Akordioa argitaratzeko agindua ematen duena.
Kiroleko Dopinaren aurkako Nazioarteko Konbentzioaren I. eranskinaren eta II. eranskinaren testu zuzenduak, Parisen 2020ko azaroaren 15ean onartuak. Konbentzio hori Parisen egin zen, 2005eko azaroaren 18an; I. eranskinak substantzia eta metodo debekatuen zerrenda jasotzen du, eta II. eranskinak, erabilera terapeutikorako baimenak emateko nazioarteko estandarra.
HAC/1238/2020 Agindua, 2020ko azaroaren 17koa, Ogasun Ministerioaren Zerbitzu Zentraletako Kontratazio Batzordea eta Kontratazio Mahaia sortzen eta arautzen dituena.
HAC/1239/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez argitara ematen baita honako autonomia-erkidego eta hiri autonomo hauen ekonomia sustatzeko guneak zedarritzeko emandako errege-dekretuen indarraldia luzatzeko Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuak hartutako erabakia, eskualde-pizgarrietarako laguntzak eskatzeari begira: Galiziako Autonomia Erkidegoa, Andaluzia, Asturiasko Printzerria, Kantabriako Autonomia Erkidegoa, Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Aragoi, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa, Kanariak, Extremadurako Autonomia Erkidegoa, Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa, Errioxako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako hiria eta Melillako hiria.
Ebazpena, 2020ko abenduaren 15ekoa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Aduanen eta Zerga Berezien Sailarena, Europar Batasuneko estatuen artean eginiko ondasun-trukeei buruzko estatistikak (Intrastat sistema) lantzeko 2018ko maiatzaren 22ko Ebazpena aldatzen duena.
TMA/1240/2020 Agindua, abenduaren 8koa, Madril-Chamartingo tren-geltokiaren izena eta urtarrilaren 30eko FOM/710/2015 Agindua aldatzen dituena; FOM/710/2015 Aginduaren bidez, Interes Orokorreko Trenbide Sareko Lineen eta Bide-zatien Katalogoa onartu zen.
Ebazpena, 2020ko abenduaren 17koa, Aire Segurtasunerako Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, COVID-19aren pandemiari dagokionez aireko bidaiariak eta abiazioko langileak kudeatzeko gidalerro operatiboak eguneratzen dituena.
1153/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: 874/2017 Errege Dekretua, irailaren 29koa, Itsasontziak egiteko kredituen interes-tasetarako babes ofiziala —dirulaguntzen bidezkoa— arautzen duena.
1154/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Langileak lanean ari diren bitartean agente kantzerigenoekiko esposizioaren arriskuetatik babesteari buruzkoa.
1155/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Indar Armatuen osasun-zerbitzuei sendagaien eta osasun-produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoaren irizpide eta arauak aplikatzea zehazten baita.
1156/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Uztailaren 20ko 966/1990 Errege Dekretuaren bidez Kataluniako Generalitateari eskualdatutako baliabideak gehitzekoa Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide materialez eta ekonomikoz hornitzearen arloan.
1157/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsa N.J.G.F. likidatzea eta azkentzea deklaratzen duena.
1158/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Murtziako Los Alcázares, San Javier, Torre-Pacheco, Cartagena eta San Pedro del Pinatar udal-mugarteetako eraikinek, ekipamenduek eta instalazioek edo ustiapenek duten uholde-arriskua egokitzea sustatzeko plan pilotuak garatzeko asmoz zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
1159/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Gaztela-Mantxako Uraren Agentzia organismo autonomoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Entrepeñas eta Buendía urtegiekin muga egiten duten udalerrien inguru sozioekonomikoa hobetzeko zenbait obra eta jarduera egiteko.
1160/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen baita, lurralde horretako edateko uren araztegien funtzionamendua finantzatzeko.
1161/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Kanarietan nekazaritzako ureztaketarako ura gatzgabetzeak eta ura putzuetatik eta galerietatik ateratzeak eragiten duen gainkostua jaisteko nekazariei.
TED/1241/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, Petrolio Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren 2021eko kuotak onartzen dituena.
1162/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Kirol Sozietate Anonimoen uztailaren 16ko 1251/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian araututako abal-konpentsazioaren araubidea aplikatzeko baldintza bereziak jartzen dituena COVID-19aren eraginari aurre egiteko.
1163/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen baita, toki-entitateek garatu beharreko gizarte-zerbitzuen oinarrizko prestazioak finantzatzeko.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril