Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 23 de abendua de 2020, Zk. 334

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 35/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 22koa, Turismoaren sektorea, ostalaritza eta merkataritza laguntzeko eta zerga-arloko premiazko neurriena.

  • 37/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 22koa, Etxebizitzaren esparruan eta garraioen arloan kalteberatasun sozial eta ekonomikoko egoerei aurre egiteko premiazko neurriena.

GORTE NAGUSIAK

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 17koa, Diputatuen Kongresuarena, Enpresa-kaudimena eta energiaren sektorea laguntzeko eta zerga-arloko premiazko neurrien azaroaren 17ko 34/2020 Errege Lege Dekretua baliozkotzeko Akordioa argitaratzeko agindua ematen duena.

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

  • Kiroleko Dopinaren aurkako Nazioarteko Konbentzioaren I. eranskinaren eta II. eranskinaren testu zuzenduak, Parisen 2020ko azaroaren 15ean onartuak. Konbentzio hori Parisen egin zen, 2005eko azaroaren 18an; I. eranskinak substantzia eta metodo debekatuen zerrenda jasotzen du, eta II. eranskinak, erabilera terapeutikorako baimenak emateko nazioarteko estandarra.

OGASUN MINISTERIOA

  • HAC/1238/2020 Agindua, 2020ko azaroaren 17koa, Ogasun Ministerioaren Zerbitzu Zentraletako Kontratazio Batzordea eta Kontratazio Mahaia sortzen eta arautzen dituena.

  • HAC/1239/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez argitara ematen baita honako autonomia-erkidego eta hiri autonomo hauen ekonomia sustatzeko guneak zedarritzeko emandako errege-dekretuen indarraldia luzatzeko Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Delegatuak hartutako erabakia, eskualde-pizgarrietarako laguntzak eskatzeari begira: Galiziako Autonomia Erkidegoa, Andaluzia, Asturiasko Printzerria, Kantabriako Autonomia Erkidegoa, Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Aragoi, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoa, Kanariak, Extremadurako Autonomia Erkidegoa, Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa, Errioxako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako hiria eta Melillako hiria.

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 15ekoa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Aduanen eta Zerga Berezien Sailarena, Europar Batasuneko estatuen artean eginiko ondasun-trukeei buruzko estatistikak (Intrastat sistema) lantzeko 2018ko maiatzaren 22ko Ebazpena aldatzen duena.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

  • TMA/1240/2020 Agindua, abenduaren 8koa, Madril-Chamartingo tren-geltokiaren izena eta urtarrilaren 30eko FOM/710/2015 Agindua aldatzen dituena; FOM/710/2015 Aginduaren bidez, Interes Orokorreko Trenbide Sareko Lineen eta Bide-zatien Katalogoa onartu zen.

  • Ebazpena, 2020ko abenduaren 17koa, Aire Segurtasunerako Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, COVID-19aren pandemiari dagokionez aireko bidaiariak eta abiazioko langileak kudeatzeko gidalerro operatiboak eguneratzen dituena.

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • 1153/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: 874/2017 Errege Dekretua, irailaren 29koa, Itsasontziak egiteko kredituen interes-tasetarako babes ofiziala —dirulaguntzen bidezkoa— arautzen duena.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • 1154/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, beste errege-dekretu hau aldatzen duena: 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Langileak lanean ari diren bitartean agente kantzerigenoekiko esposizioaren arriskuetatik babesteari buruzkoa.

  • 1155/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Indar Armatuen osasun-zerbitzuei sendagaien eta osasun-produktuen bermeen eta erabilera zentzuzkoaren irizpide eta arauak aplikatzea zehazten baita.

LURRALDE POLITIKAKO ETA FUNTZIO PUBLIKOKO MINISTERIOA

  • 1156/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Uztailaren 20ko 966/1990 Errege Dekretuaren bidez Kataluniako Generalitateari eskualdatutako baliabideak gehitzekoa Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide materialez eta ekonomikoz hornitzearen arloan.

  • 1157/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsa N.J.G.F. likidatzea eta azkentzea deklaratzen duena.

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

  • 1158/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Murtziako Los Alcázares, San Javier, Torre-Pacheco, Cartagena eta San Pedro del Pinatar udal-mugarteetako eraikinek, ekipamenduek eta instalazioek edo ustiapenek duten uholde-arriskua egokitzea sustatzeko plan pilotuak garatzeko asmoz zuzeneko dirulaguntzak ematea arautzen duena.

  • 1159/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Gaztela-Mantxako Uraren Agentzia organismo autonomoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Entrepeñas eta Buendía urtegiekin muga egiten duten udalerrien inguru sozioekonomikoa hobetzeko zenbait obra eta jarduera egiteko.

  • 1160/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen baita, lurralde horretako edateko uren araztegien funtzionamendua finantzatzeko.

  • 1161/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena Kanarietan nekazaritzako ureztaketarako ura gatzgabetzeak eta ura putzuetatik eta galerietatik ateratzeak eragiten duen gainkostua jaisteko nekazariei.

  • TED/1241/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, Petrolio Produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren 2021eko kuotak onartzen dituena.

KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • 1162/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Kirol Sozietate Anonimoen uztailaren 16ko 1251/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian araututako abal-konpentsazioaren araubidea aplikatzeko baldintza bereziak jartzen dituena COVID-19aren eraginari aurre egiteko.

GIZARTE ESKUBIDEETAKO ETA AGENDA 2030EKO MINISTERIOA

  • 1163/2020 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, zeinaz Kanarietako Autonomia Erkidegoari zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen baita, toki-entitateek garatu beharreko gizarte-zerbitzuen oinarrizko prestazioak finantzatzeko.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril